LABORATEGIKO ESPERIMENTUA: Bero espezifikoa

Helburua:

Solido metaliko baten bero espezifikoa esperimentu bidez zehaztea, nahasketen metodoa erabiliz.


Materiala:

Objektu metalikoa, balantza, kalorimetroa, prezipitatu-ontzia, metxeroa, termometroa, probeta eta egur-artaziak.


Prozedura: Nahiz eta gidoi honetan (Metal baten bero espezifikoa) praktika osoa aurkitu ahal, hemen laburpena utziko dizuet.

a) Hartu balantza eta neurtu solidoaren masa (m2)

b) Neurtu probetaz 250 ml ur eta ipini 250 g ur horiek (m1) kalorimetroan. Itxaron minutu batzuk, eta kalorimetroko termometroak uraren tenperatura adieraziko dizu (t1).

c) Ipini ura prezipitatu-ontzian, objetu solidoa bertan erabat sartzeko adinako ur kantitatea. Berotu ura 90º C – 100ºC -ra, eta neurtu bien tenperatura (urarena izango da) termometroa erabiliz (t2).

d) Atera objektu metalikoa ahal duzun azkarren, sartu kalorimetroko uretan, estali eta astindu. Ikusi, uraren tenperatura igo egingo da une batzuetan, egonkortu arte; hori nahasketaren oreka-tenperatura izango da (to).

Aztertu eta erantzun:

  1. Solidoak emandako energia eta kalorimetroko urak hartutakoa berdinak dira.
  2. Formula erabiliz, bakandu solidoaren bero espezifikoa eta kalkulatu horren balioa.
  3. Azaldu kalorimetroaren osaera eta bere funtzionamendua.

Hemen duzue laborategian aterako argazki batzuk, gainerakoak Picasa-album honetan aurkituko dituzue.

Eta gaur, laborategian egindako triskantzak ahaztuko ditut. Baina, urrengoan, arreta jarri. Mesedez!!

Anuncios

10 comentarios el “LABORATEGIKO ESPERIMENTUA: Bero espezifikoa

  1. oso interesgarria da lana eta gauza beriak ikasten dituzu espero dut laboratiorora aldi gehiagotan joatea esperimentuak egitera 🙂

  2. oso experimentu interesgarria eta dibertigarria izan da. Gauza berriak ikasi ditugu eta espero dut aldi gehiagotan joatea laborategira esperimentuak egiteko.

  3. Niri ere oso interesgarria iruditu zait esperimentua eta horrela jakin dezakegu klasean ikasitakoa konprobatu ahal dela

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s