Pigmentu fotosintetikoen ateratzea

Argi energia biltzeak eragin zuzena du fotosintesian. Kloroplastoen tilakoideetan dauden pigmentu fotosintetikoak betetzen dute eginkizun hori; hau da, argi energia zurgatzeaz arduratzen dira. Guztiz gai heterogeneoz osatutako multzoa da, eta bi talde handitan banatzen dira, jokatzen duten paperaren arabera: klorofilak eta gainerako pigmentuak. Pigmentu fotosintetikoak, oinarrian, espektroko kolore desberdinetan; hau da, uhin luzera desberdinetan, argi fotoien energia biltzen duten molekula organikoak dira. Beraz, pigmentuen osagai kimikoen arteko desberdintasunez gainera, bakoitzak bere absortzio espektro berezia du.

Klorofilak:

Izaki fotosintetiko guztiek klorofolak dituzte, eta beraz, erreakzioarekin loturiko pigmentu nagusitzat jotzen dira. Klorofila molekula bi osagai ditu: porfirina-eraztuna eta fitol izeneko kate luzea. Porfirina-eraztuna tetrapirrolikoa da, eraztunaren erdian magnesio atomoa duelarik. Magnesio atomo hori lau nitrogeno atomoei lotuta dago. Fitola metilo (-CH3) zatiak dituen kate hidrokarbonatu luzea da. Azkeneko zati hau, bakarrik a eta b klorofilek agertzen dute.

Klorofilarik arruntenak landareetan eta alga berdeetan dauden a eta b klorofilak dira. Alga arretan c klorofila dago, eta alga gorrietan d motakoa. Egitura eta propietate desberdinetako klorofilak daude; a, b, c eta d dira garrantzitsuenak, eta hainbat bakteriok ere bakterioklorofilak dituzte. Klorofila horietako bakoitzak uhin-luzera desberdineko argia xurgatzen du. A klorofilak, esaterako, argi gorria eta urdina xurgatzen ditu, eta berdea isladatu (horregatik da berde kolorekoa). B klorofilak ere argi urdina xurgatzen du (460 nm-koa) gehienbat.

Gainerako pigmentuak

Pigmentu hauek bi funtzio betetzen dituzte. Alde batetik, klorofila a eta b-renak ez diren uhin luzeretako argia jasotzen dute. Energia hori gero fluoreszentzia izeneko prozesu baten bidez pasatzen dute a et b klorofiletara. Bestetik, argitik babesteko funtzioa dute. Egiaztatuta dago fotosintesirako behar dutena baino askoz energia kopuru handiagoa jasotzen dutela organismo fotosintesikoek, eta energia horrek kalte egin diezaieke prozesuan parte hartzen duten entzimei. Gainerako pigmentuak hiru talde handitan banatzen dira: karotenoak (pigmentu laranjatuak), xantofilak (pigmentu horiak) eta biliproteinak, karotenoak bezala animalia batzutan ere agertzen direlarik.

Praktika honetan kromatografiaren bidez pigmentu hauek ateratzen saiatu gara. Nahiz eta praktikaren gidoian ondo azaldu, hona hemen prozeduraren laburpena:

1.- Espinakaren edo letxugaren hostoak zatitu eta birrindu, alkohol etilikoarekin nahastuak.

2.- Lortutako likido berdeduna filtratu.

3.- Petri plaka batera likido berdea pasatu eta kokatu kromatografia-papera.

4.- Pixkanaka pigmentuak banatuko dira, lau lerrotan agertuz.

Hau da espinaken edo letxugaren hostoekin lortutako kromatografiaren itxura:

Eta beti bezala, laborategian egindako argazkiak Picasa album honetan aurki ditzakezue.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s