Osmosia (ZerNola_Elhuyar)

Saia gaitezen arraro samarra egiten zaigun kontzeptu hori ulertzen. Izan ere, horrek lagundu egingo digu azaltzen zerbait gazia jan ostean zergatik izaten garen egarri.

Zer behar duzu? Pepino bat, gatz fina eta entsalada-ontzi bat.

Has gaitezen, beraz, entsalada prestatzen. Zuritu pepinoa eta moztu ezazu xerra meheetan.

Jar itzazu xerra horiek entsalada-ontzian eta gehitu gatza. Ondoren, nahastu.

Ordubete barru, pepino-zopa izango duzu begien aurrean. Arraioa! Entsalada prestatu nahi eta azkenean zopa jan behar.

Zer gertatu da? Izan ere, entsalada-ontzia urez beteta dago. Eta ur hori pepino-zelulen ura da. Ingurunea gazia zenez, pepino-zelulen ur guztia atera egin da. Eta fenomeno horri osmosia deritzo.

Osmosia ur-molekulen mugimenduan oinarritzen da. Ur-molekula horiek kontzentrazio txikiko ingurunetik kontzentrazio handiagoko ingurunera igarotzen dira, mintz erdiragazkor bat zeharkatuz.

Izan ere, kontzentrazioak berdintzeko joera dago, eta kanpo-ingurunean pepinoan baino gatz gehiago dagoenez, pepinoak ura galtzen du. Zenbat eta gatz  gehiago bota, ur gehiago ateratzen da. Gauza bera gertatzen da haragi-xerrarekin. Horregatik, gatza bukaeran botatzea gomendatzen dute.

Beraz, badakizue, entsaladari ere azken momentuan bota gatza.

Landare edo animalia zelula bat disoluzio batean murgiltzean, disoluzioaren kontzentrazioaren arabera hainbat gauza gerta daitezke:

  • Ingurunea hipotonikoa bada, zelula barneko kontzentrazioa handiagoa izango da eta ondorioz, zelulak ura irabaziko du osmosiz.
  • Ingurunea isotonikoa bada, disoluzioak zelularen kontzentrazio bera izango du eta ez da uraren mugimendu netorik egongo zelula mintzean zehar.
  • Ingurunea hipertonikoa bada, zelula barneko kontzentrazioa txikiagoa izango da eta zelulak ura galduko du osmosiz.

Laburtuz, zelula bat bera baino disoluzio kontzentratuagoan jartzean ura galdu eta zimurtu egingo da. Bera baino diluituagoa bada aldiz, ura irabaziko du eta lehertu egingo da. Hau ikusteko aldez aurretik oskola kendutako arraultzak erabiliko ditugu.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s